XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.5 Abelazkuntza

Laborantzaren hedapenak abelazkuntzaren beherakada eragin zuen; herri-lurretan elikatzen zen ganaduak belarra nekezago aurkitzen baitzuen.

Bestalde, maizterrek ezin zituzten belardiak landu, errenta ordaintzeak eta gutxienez autokontsumoa segurtatzeak lehentasuna zutelako.

Beraz, ongarri naturalen kopurua jaitsi egin zen, eta berehala luberrien produkzio urria hasiko zen.

Dena dela, XIX. mendearen erdialden Bizkaia-Gipuzkoa eta Iparraldean abelazkuntza-mota berri baten joeraz eztabaidak sortu ziren.

Begi-bistakoa zen Ingalaterra eta Europako iparraldeko herrialdetan baserria erdia laborantzan eta erdia abelazkuntzan ari zela, produktibitate guztiz ona lortzen zutelarik.

Ekintza biak konbinatuz eta elkar osatuz, abereen bidez lurrerako ongarri natural ugari lortzen zuten.

XIX. mendearen erdialdean jauntxoak, erakunde publikoak eta Diputazioak, ikuiluko abelazkuntzarako politika bultzatzen eta eragiten hasi ziren, landare berriak eta belardi artifizialak alpaparen bidez edo hirustaren bidez sortuz.

Bertoko behi piriniarra, esnetarako zein haragitarako Europako beste arraza egokiak ekarrita ernaltzen saiatu ziren, kanpoko beste arraza batzuk ere sartuz.

E. Garagarzak haragitarako Ingalaterrako Durham arrazakoak eta esnetarako Flandes-ko behiak...